Ikusmenaren entrenamendua
Norentzat da?
Ikusmen–trebetasunak murriztuak dituzten edo aurkezten zaizkien ikusmen–eskariak baino trebetasun txikiagoak dituzten eta konpentsazio optikoz konpondu ezin diren sintomatologia eta eskola– zein lan–errendimendu urria dituzten paziente guztientzat (haurrak, gazteak eta helduak).
Nola funtzionatzen du?
Esan bezala, ikusmena ikasi egiten den prozesu neuronala da; beraz, berrezi egin daiteke.
Hori da ikusmenaren entrenamenduaren helburua: pertsonari irakastea bere ikusmena egoki erabiltzen, bai eta ikusmen-eraginkortasuna eta ikusmen bidezko informazioaren gaitasuna eta prozesamendua hobetzen ere, horrela informazio hori hobeto hautemateko, prozesatzeko eta ulertzeko.
Azterketa optometrikoan eskuraturiko emaitzen eta pazientearen ikusmen–beharren arabera, ariketa-programa pertsonalizatua prestatzen dugu murrizturiko trebetasun horiek ahalik eta gehiena hobetzeko eta indartzeko eta gainerako zentzumenekin integratzeko.
Horrela, ikusmen–sistemaren eraginkortasuna eta eskola–, lan– eta kirol–errendimendua hobetzea lortuko dugu, hasierako sintomak murriztuz edo desagerraraziz.
Nola egiten da?
Entrenamendua hainbat ariketa egitean datza: astean behin kontsultan 60 minutuz, eta egunero etxean 20 bat minutuz.
Programaren iraupena ikusmen–arazoaren eta jartzen diren helburuen araberakoa izango da.
Zer trata dezakegu?
Trata ditzakegun arazoak ondoko hauek dira:
- Errefrakzio–arazoak
- Begiko trebetasun motorren arazoak
- Moldaera-arazoak
- Arazo binokular ez-estrabikoak
- Anbliopia edo begi alferra
- Estrabismoa
- Ikaskuntza–arazoak
Beste tratamenduak ezagutu
Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.