IKASKUNTZA

Goimailako ikaskuntza (irakurketa, idazketa, matematikak) egin ahal izateko, haurrak egoki burutua izan behar du ondoko esparru hauen garapena:


Garapen motorra

Haur batek bere bizitzako lehen urtean egiten duen garapen motorra bizitza osoko garrantzitsuena da, eta izugarrizko eragina izango du geroko garapen osoan.

Mugimenduak eragin antolatzailea dauka nerbiosistema zentralean, bai zentzumenetan (ikusmena, entzumena, ukimena…), bai orekasisteman.

Beraz, garapen motorra haurraren garapen neuronalaren oinarria da, eta haren mende egongo da umearen garun-heldutasuna.

Horregatik da oso garrantzitsua garapen motorraren azterketa egokia egitea, oinarrizko arazorik dagoen baloratzeko, hala nola integratu gabeko erreflexu primitiboak edo eskolaerrendimendua zailtzen duten lateralitatearazoak.


Ikusmenaren garapena

Ikusmentrebetasunen garapena oso lotuta dago garapen motorrarekin, eta garapen honen mende egongo da ikusmen bidez aurkezten zaion informazioa jasotzeko eta prozesatzeko haurrak duen trebetasuna.


Entzumenarenn garapena

Entzumenezko pertzepzioaren garapen egokia ezinbestekoa izango da hizkuntza, oroimena eta arreta eskuratzeko, eta irakurketa eta idazketa erraztuko ditu.

Hiru tresna horien konbinazioa da ikaskuntzaren oinarria; izan ere, irakurketaren eta idazketaren mailako eskola-eginkizunak egiteko eta arreta eginkizun horietan jartzeko beharrezko trebetasunak garatzeko aukera emango du.

Hitzorduak telefonoz soilik

946 22 50 99

622 132 198

Non gaude

Arkaraz Kalea, 3, 48240 BERRIZ

© 2020 SORLAND.

Request Appointment

[contact-form-7 404 "Not Found"]