Azterketak
Ikusmen–sistemaren funtzionamenduaren balorazio zuzena egiteko, azterketa osoa egiten dugu, ondoko atal hauetan banatuta
Ikusmen–eraginkortasunaren azterketa
Azterketa optometriko osoa egiten da, pazientearen ikusmen-trebetasunak eta eskatzen zaiona bat datozen baloratzeko. Azterketa honen iraupena ordu betekoa izaten da gutxi gora behera eta aurretiaz galdetegi bat bidaltzen diegu paziente edo haurren kasuan haien senideei, kontsulta eguna baino egun batzuk lehenago gure eskuetan beteta eduki dezagun. Era honetara, kontsulta izan baino lehen, pazientearen ikusmen, osasun orokorraren, garapen , ikasketa eta hainbat arlori buruzko informazioa aurretiaz izango dugu, kontsultarako dugun denbora eraginkorra izan dadin, diagnostiko eta tratamendu onena bilatzeko kasu bakoitzean.
Hauek baloratzen ditugu:
- Urruneko eta hurbileko ikusmen–zorroztasuna
- Errefrakziozko egoera
- Begiko trebetasun motorrak
- Moldaera trebetasunak
- Ikusmen binokularra.
- Ikusmen periferikoa
Ikusmen pertzepzioaren eta ikusmen bidezko informazioaren prozesamenduaren azterketa
Ikusmen pertsepzioa, gure garunak, jasotzen duen ikusmen informazioa aztertu, interpretatu eta gainontzeko sentzuetatik datorkion informazioagaz erlazionatzeko duen gaitasuna da.
Ikusmen informazioa interpretatzeko zailtasunen bat egon daitekeen susmoa dugunean, azterketa sakonago bat egiten dugu, non ondorengo atalak aztertzen ditugun:
1- Azterketa psikomotorra:
Garapen motorea aztertzen dugu, hertsiki lotuta baitago ikusmen–garapenarekin.
Alor hauek baloratzen ditugu: gorputzaren eskema eta kontzientzia, patroi motoreak, koordinazio motorea, oreka, gorputz erdiko marra gurutzatzea eta martxa patroiak.
2- Trebetasun bisoespazialak
Lateralitatea, norabidetasuna eta alde bietako integrazioa aztertzen ditugu.
3- Forma azterketa:
Ebaluatzen ditugun arloak besteak beste, ikusmen diskriminazioa, formen ziurtasun bisuala, ikusmenezko oroimena, irudi-hondoa eta ixte bisuala dira.
4- Integrazio bisuomotorra:
Eskuetako eta hatzamarretako motrizitatea fina aztertzen da, baita ikusmen informazioaren prozedura eta beronen kopiaketaren arteko erlazioa ere.
5- Integrazio bisuoauditiboa:
Ikusmenenetik eta entzumenenetik datozkigun estimuluak erlazionatzeko gaitasuna aztertzen da, ahozko edo idatzizko erantzun bat emoteko.
Jatorrizko erreflexuen ebaluazioa
Haurraren garapen motorrean eragiten ari diren eta ikaskuntzan ondorioak dituzten integratu gabeko jatorrizko erreflexuak eta garatu gabeko jarrerazko erreflexuak dauden antzemateko egiten dugu ebaluazio hau.
Audiometria funtzionalaren azterketa
Hiper eta hiposentiberatasuna hautemateko egiten da balorazio hau, gerta bailiteke hizkeraren, arretaren, kontzentrazioaren eta irakurketa eta idazketaren garapenean eragina izatea.
Horrekin guztiarekin, pazientearen ikusmen–egoeraren balorazio orokorra egiten dugu, bai eta diagnostikoa ere, eta, behar izanez gero, tratamendu egokia bilatzen dugu.