Keinu optometria zentroan
ikusmenaren zaintzan jarduten dugu.

Gure helburua

Garapenaren eta jokabide optometrian  aritzen gara eta gure helburua ikusmen  eta entzumen sistemek eduki ditzaketen arazoen ebaluazio, detekzio eta tratamenduan   eta gainerako zentzumen sistemekin duten harremanaren zaintza da.

Eskeintza espezializatua

Pentsatzen dugu, ikusmena ez dela isolatutako funtzio bat, beraz,  ikuste-funtzioa interpretatzeko, pertsona osotasun batean hartzen dugu,  pertsonalizatutako konponbidea eskeiniz kasu bakoitzerako.

Optika zerbitzua

Keinu optometria zentroan, eskaintzen ditugun zerbitzu optometriko guztiez gain, optika zerbitzu osoa ere eskaintzen dugu.
Produktu optiko ugari ditugu, besteak beste, kontaktu lenteak, lenteen mantenu likidoak ,graduatutako betaurrekoak, kirolerako betaurrekoak,  eguzkitako betaurrekoak, beti ere, modako azken joerak eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiz.

Instalazio berriak

Berrikuntzagatik apustua egiten dueN optometria zentroa gara eta horregatik etengabeko formakuntzan gabiltza, optometria eta garapenaren alorrean, teknika eta teknologiarik aurreratuena izanik, gure pazienteei, kasu bakoitzean, konponbiderik egokiena eskaintzeko. Guzti hau posible izateko, instalazio berriak ditugu, serbitzu bakoitza era egokienean eskaintzeko egokituak.

Nor gara.

Keinu optometria zentroan, eskaintzen ditugun zerbitzu optometriko guztiez gain, optika zerbitzu osoa ere eskaintzen dugu.
Hartarako azterketa eta tratamendu  desberdinak egiten ditugu eta haien artean nabarmentzekoak honako hauek lirateke:

Jokabide optometrista


NAIA ZABALA AZUMENDI

Optika arduraduna


AITZIBER ZABALA AZUMENDI

Zerbitzuak

Hartarako azterketa eta tratamendu  desberdinak egiten ditugu eta haien artean nabarmentzekoak honako hauek lirateke:

Haurren ikusmena

Azterketa optometrikoa eta ikusmen pertzepzioaren ebaluaketa

Garapen motorraren ebaluazioa

Lateralitatearen garapenaren azterketa

Ikusmenaren entrenamendua

Fototerapia optometrikoa

Jatorrizko erreflexuen integraziorako terapia

Estimulazioa neuroauditiboa

Kirol ikusmena

Garun lesioa

Ukipen lenteak

Orto-k-a eta miopiaren kontrola

Hori guztia betaurrekoetako lenteak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), lentillak eta prismak erabiliz egiten da, tratamendua eraginkorragoa izan dadin.


Galdera erantzunak

  • Sintomarik ezean, optometria azterketa hurrengo adinetan egitea gomendatzen da:
    -6 hilabetekin: begi egituren eta ikusmen funtzioaren osotasuna ebaluatzea
    -2-3 urte bete ondoren: ibiltzea, saltatzea eta hitz egitea bezalako garapen motorraren  lehen etapa amaitu ondoren
    -6 urte bete ondoren: behin garapen motorraren azken maila, hau da, lateralitatea garatzea bukatu ondoren, goi mailako ikasketak, hala nola irakurtzea eta idaztea eskuratzeko garapen egokia egina dagoen ebaluatu beharra dago.
    -Urtero  berrikuspena edo errebizioa gomendagarria da.
  • Ondoko hauek ikusmenarazo bat dagoela susmaraziko diguten zeinuak eta sintomak dira:
    – asko hurbiltzen zaio testuari hura irakurtzeko
    – irakurketa atzamarrarekin laguntzen du
    – burua mugitzen du irakurtzen edo idazten duenean
    – silabak, hitzak edo lerroak jaten ditu irakurtzean, edo berriz irakurtzen du lerro bera
    – ahoskatu egiten du ahopeka irakurtzen duenean
    – begi bat ixten edo estaltzen du
    – irakurritakoaren ulermena urria da
    – oso motel irakurtzen du
    – hizkiak edo hitzak nahasten ditu
    – hizkiak edo hitzak alderantzikatzen ditu
    – ez zaio gustatzen ez irakurtzea, ez idaztea
    – erraz nekatzen da eta ez dio arretari eusten
    – begiak asko igurzten ditu eta sarri gorrituak izaten ditu
    – buruko mina eta begietako azkura ditu hurbileko eginkizunak egin bitartean
    – galdu egiten da arbeletik kopiatzean
    – batzuetan, gaizki ikusten du urrunetik
    – begi bat okertzen du
    Zure seme edo alabarengan sintoma horietako hainbat antzemanez gero, jokabide-optometrista batek ebalua dezan gomendatzen da, litekeena baita sintoma horiek sortzen eta haurraren eskolaerrendimenduan eragiten ari den ikusmenarazo bat izatea.

Azterketak

Ikusmen-sistemaren funtzionamenduaren balorazio zuzena egiteko, azterketa osoa egiten dugu, ondoko atal hauetan banatuta.

Hitzorduak telefonoz soilik

946 22 50 99

622 132 198

Non gaude

Arkaraz Kalea, 3, 48240 BERRIZ

© 2020 SORLAND.

Request Appointment

[contact-form-7 404 "Not Found"]