• Miopia: urrunetik gaizki ikustea eragiten duen errefrakziozko egoera. Tratamendurik onena prebentzioa da, agertzen denean oso zaila baita kontrolatzea. 
    Hipermetropia: urrunetik ondo ikusteko moldaera-ahalegin handia egitea eskatzen duen errefrakziozko akatsa, hurbiletik argi eta ahaleginik gabe ikustea zailtzen duena
    Astigmatismoa: urrunetik eta hurbiletik ikusmen lausoa eragiten duen errefrakziozko akatsa, korneako kurbatura desberdina izatearen ondoriozkoa
    Presbizia: hurbiletik gaizki ikustea eragiten duen errefrakziozko akatsa, 40 urtetik aurrera agertzen dena.
  • Hiru motatako begi-mugimendu motorrak daude: finkapena, finkapen bisuala objektu batean mantentzeko gaitasuna; sakadikoak, finkapena puntu batetik bestera aldatzea ahalbidetzen dutenak; eta  jarraipenak, finkapena mugitzen ari den objektu batean mantentzeko aukera ematen dutenak. 
    Mugimendu horiek, ondo integratuta, ezinbestekoak dira irakurtzeko orduan finkapena hitz batetik bestera edo lerro batetik bestera aldatzeko, begirada liburutik arbelera eramateko edo objektu bati jarraitzea eskatzen duten kirolak egiteko. 
    Begi-mugimenduen kontrolaren asalduak zeinu eta sintoma batzuk eragiten ditu, hala nola irakurtzeko zailtasunak (irakurketa motela, silabak, hitzak eta lerroak esan gabe uztea eta ulermen urria, besteak beste), arbeletik kopiatzeko zailtasunak eta kirol-jarduerak egiteko zailtasunak
    Oso ohikoa da ikasteko arazoak dituzten umeetan begiko trebetasun motorren arazoak aurkitzea.
  • Objektuak edozein distantziatara eroso eta automatikoki fokuratzeko gaitasuna da moldaera. Fokuratzea urrunetik hurbilera eta alderantziz aldatzeko eta ikusmen-ataza bat (adibidez, irakurri) egiten ari garen bitartean hurbileko fokuratzea eroso mantentzeko aukera ematen digu horrek.
    Moldaera-zailtasunak daudenean, hauek izaten dira sintomak, besteak beste: urruneko eta hurbileko ikusmen lausoa, hurbileko eginkizunei lotutako ikusmen-nekea eta -akidura, kontzentraziorik eza, irakurtzeko arazoak eta buruko mina.
  • Bi begiek eta haien inguruko muskuluek koordinazio- eta zehaztasun-maila handiarekin lan egiteko —bi begiek bakarra emateko moduan— diseinatuta dago ikusmen-sistema.
    Sistema hori hertsiki lotuta dago kontrol okulomotorrarekin eta fokuratzeko gaitasunarekin. 
    Koordinazio binokularrari eragiten dioten arazoak daudenean, disfuntzio binokular deitzen zaio, eta hauek izaten dira sintomak, besteak beste: buruko mina, ikusmen nekea, ikusmen bikoitza edo hori ekiditeko begi bat estali beharra, irakurritakoa ondo ez  ulertzea.
  • Anbliopia deitzen zaio inolako patologiarik gabe eta zuzentasun optikorik onena izanda ere begi batean edo bietan % 100eko ikusmenzorroztasuna ez izateari
    Baina begi anbliopeak, ikusmen-zorroztasunean ez ezik, gainerako ikusmentrebetasunetan ere izaten ditu arazoak: begi-higikortasunean, moldaeran, ikusmen-binokularrean, ikusmen-oroimenean eta begi-esku koordinazioan, besteak beste. 
    Anbliopiaren arrazoiak hainbat izan daitezke; besteak beste, hauek: estrabismoa, anisometropia (graduaziodesberdintasuna bi begien artean), konpentsatu gabeko edo gaizki zuzendutako errefrakziozko akatsak eta begiko patologiak. 
    Kasu horietan, begi baten ikusmenkalitatea bestearena baino handiagoa da, eta horrek zaildu egiten duenez bi begiek batera lan egitea, erosoago lan egiteko, garunak begi anbliopearen ikusmena ezabatu (baliogabetu) egiten du.
  • Ikusmen binokularrari eragiten dion arazoa da, non begietako bat edo biak txandaka desbideratuta dauden.
    Estrabismoak hiru motatakoak izan daitezke:
    -Horizontala: barrurantz (endotropia) edo kanporantz (exotropia)
    -Bertikala: beherantz (hipotropia) edo gorantz (hipertropia)
    -Ziklotropia: desbideratze horizontalaren eta bertikalaren konbinazioa
    Gainera, izan daiteke alde bakarrekoa —eta beti begi bera okertzea, edo txandakakoa izan, eta aldi bakoitzean begi bat okertzea—, etengabea, denbora guztian okertzen bada, edo aldizkakoa, ez bada beti okertzen (horiek dira sintoma gehien eragiten dituztenak). 
    Kasu horietan, begi bat desbideratuta, ikusmen bikoitza sortuko da, eta, hori ekiditeko, garunak desbideraturiko begiaren ikusmena ezabatu ohi du; ondorioz, kasu askotan anbliopia edo begi alferra eragiten du
    Hori gertatzen denean, ikusmenterapia aukera ona da; izan ere, garunari bi begiak lerrokatzen eta batera erabiltzen irakastean datza terapia hori, ikusmensistemak egoki funtziona dezan.
  • Ikusmenarazo batekin topo egiten dugunean, ikusmeneraginkortasunari dagokiona edo ikusizko informazioa prozesatzeari dagokiona kasurako, zailtasunak aurkitu ditzakegu irakurtzeko, idazteko, arbeletik kopiatzeko, arreta eta kontzentrazio g…
    Horrek haurraren eskolaerrendimenduak behera egitea eragiten du, eta, sarritan, ikaskuntza-urritasunen baten diagnostiko okerra izan dezake (dislexia, arretadefizita...), sintomatologia orokorra antzekoa baita. 
    Eskolazailtasunak dauden kasu horietan, komenigarria litzateke jokabide-optometrista batengana jotzea azterketa optometriko osoa egiteko, ikaskuntza zailtzen ari den ikusmenarazorik ez dagoela egiaztatzeko eta, egongo balitz, tratamendu egokia jartzeko.

Horrekin guztiarekin, pazientearen ikusmen-egoeraren balorazio orokorra egiten dugu, bai eta diagnostikoa ere, eta, behar izanez gero, tratamendu egokia bilatzen dugu.

Ikusmen-egoeraren balorazio orokorra

Hitzorduak telefonoz soilik

946 22 50 99

622 132 198

Non gaude

Arkaraz Kalea, 3, 48240 BERRIZ

© 2020 SORLAND.

Request Appointment

[contact-form-7 404 "Not Found"]
Webgune honek cookiak erabiltzen ditu, zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu: