Miopia kontrola eta orto-k

Gaur egun OME-k dioen  arabera , miopia pandemia gisa kontsideratuta dago  eta 2050erako munduko populazioaren erdia miopea izango dela irizten da. Gazteen arteko miopiako prebalentzia mundu guztian,  abiadura kezkagarrian hazten ari da, osasunerako ondoriozko arrisku larriekin.


Kontuan izanik miopiak  pazientearen osasunerako izan ditzaken  ondorio larriak,  kalte makularra eta erretina-askatzea adibidez  eta miopia zenbat eta handiagia izan, arriskua handiagoa dela kontuan hartuz, behin agertzen denean, bere hazkundea geldiarazten saiatu behar dugu, ondorengo arazoak saihesteko.
Metodo desberdinak daude miopia geldiarazten saiatzeko,euren artean aipagarrienak,  lente bereziak betaurrekoetan, ikusmenaren entrenamendua, egunean 3 ordutan gutxienez  eguzki-argiarekiko esposizioa eta ukipen-lenteak.
Ukipen-lenteetan  ditugun aukeretan nabarmentzekoa honako hauek dira:

-Miopiaren kontroleko lente- bigunak:, lente hauek eguneko erabilera dute eta miopiaren hazkundea  geldiarazteko erabiltzen duten teknika, ikusmen periferiko lausoaren teknika da.

-Orto-k-a:


Zer da?

Teknika hau, kornearen kurbadura moldatzean datza , hau aldi baterako eta itzulgarria da. Horretarako,  gaueko kontaktu lente erdi-zurrunak erabiltzren dira, horretarako bereziki diseinatuak.

Honela, pazienteak  lenteekin lo egin ondoren, ikusmen garden eta kalitatezkoa izango du egun guztian zehar, ukipen lente edo betaurrekoak erabili behar izan gabe.


Noiz gomendatzen da?

Orto-K tratamendua, eguneko ukipen lenteak edo betaurrekoak erabili gabe ondo ikusi nahi duen edonorentzat da gomendagarria, adin mugarik gabe, baita  miopia kontrolatzeko ere, ikerketa askoren ondoren, tratamendu hau miopiaren hazkundea kontrolatzen oso eraginkorra dela frogatu delako.


Nola funtzionatzen du tratamendu ortokeratologikoak?

Tratamendua egin aurretik,  azterketa optometrikoa egiten da, baita begi osasuna eta kornearen topografia (kornearen hiru dimentsioko argazkia)  ere, doitasun handiko instrumentua erabiliz. Honekin guztiarekin, tratamendua bideragarria den ala ez ebaluatzen da. Bideragarritzat jotzen bada, bideragarritasun proba egiten da, non pertsona bakoitzarentzako lente egokiena kalkulatu eta diseinatzen den, lente horren fabrikazioa laborategira eskatuz.  Lente mota hau, gas permeabilitate handiko materialekin egina dago, lo egitean materialaren bidez begira pasatzen den oxigeno kantitatea handia dela ziurtatzeko.

Lenteen atzeko azaleraren geometria espezifikoa dela eta, kornea gauez formaz aldatuko  da eta, beraz, egun batzuen buruan, lenteekin lo egin ondoren, ez da beharrezkoa izango konpentsazio optikorik  erabiltzea ongi ikusteko.

Orto-k tratamenduan erabiltzen diren  lenteen eragina itzulgarria eta aldi baterako da. Horrek esan nahi du lenteak gauero etengabe erabili behar direla tratamenduaren efektuak mantentzeko. Beraz, ikusmen kalitatea kontaktu lenteen erabileraren araberakoa izango da.

Emaitzak onargarriak ez direla eta edo beste arrazoi batengatik  lenteen erabilera eten behar dela uste bada, kornea hasierako egoerara itzuliko da eta tratamendu ostean ohiko lente bigun edo iragazkorra erabiltzea posible izango da.


Zenbat dioptria zuzendu daitezke?

  • Gehienez  miopia 4 dioptria eta astigmatismo dioptria 1 zuzendu daitezke, baina azken diseinuak eta materialak sartu  direnetik, dioptria gehiago zuzendu daitezkeela ikusi da, baita hipermetropia ere.Kontuan izan behar dugu, ordea, tratamenduaren eraginkortasuna, murriztu behar diren dioptriak ez ezik, kornearen kurbadura, forma, eta malgutasunaren araberakoa  ere badela. Hau guztia dela eta, bideragarritasun azterketa egiten dugu hasieran, kasu bakoitzean arrakasta izateko probabilitatea ebaluatzeko.Tratamendu mota hauek batzuetan eraginkorragoak izan daitezen beste espezialisten interbentzioarekin egin behar ditugu, hala nola, fisioterapeuta, osteopata, psikologo, psikopedagogo, psikomotrizista, logopedak, oftalmologoak, alergologoak … ….

Beste tratamenduak ezagutu

Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.

Hitzorduak telefonoz soilik

946 22 50 99

622 132 198

Non gaude

Arkaraz Kalea, 3, 48240 BERRIZ

© 2020 SORLAND.

Request Appointment

[contact-form-7 404 "Not Found"]