Jatorrizko erreflexuak
Zer dira jatorrizko erreflexuak?
Hainbat erantzun estereotipatu eta automatiko dira, zeinak etapa fetalean garatzen hasten baitira eta jaiotzetik hor egoten baitira haurrari ingurune berriari egokitzen laguntzeko eta geroagoko trebetasun motorrak eskuratzeko aukera emateko.
Jatorrizko erreflexuak agertu, beren funtzioa bete eta mugimendu–eredu zehatzagoetan integratu behar dute; azken horiei jarrerazko erreflexu deritze.
Erreflexu horiek jaio eta 6-12 hilabetera mantendu egiten badira, aberranteak dira eta nerbio–sistema zentralaren heldutasunik eza adierazten dute; horrek ondoko hauek eragin ditzake: jarrera-nahasteak, koordinazio motorrarenak (lodia eta fina), arreta– eta ikaskuntza–arazoak (irakurtzeko eta idazteko zailtasunak nabarmendu daitezke) eta jokabidezko arazoak, geldirik egoteko zailtasuna dela eta.
Bizitzako lehen hilabeteetan, haurrak aldi berean lantzen ditu garapen motorra eta ikusmen–trebetasunen garapena, eta jatorrizko erreflexu horiek paraleloki integratzen ditu.
Haurrak ez badu garapen motor egokia egiten, ikusmen–trebetasunen garapenak kalteak jasango ditu. Horregatik da komenigarria garapen motor hori egoki ebaluatzea (trebetasun motorrak nahiz jatorrizko erreflexuak), oso oinarri garrantzitsua baita ikusmen–arazoen tratamendurako.
Mugimendu erritmiko bidezko terapia eta jatorrizko erreflexuak integratzeko terapia
Bi terapiak garapen motorraren tratamendu-planaren barruan erabiltzen dira, trebetasun motorren eta orekaren gaineko kontrol automatikoa eta erantzun automatikoen inhibizioa lortzeko.
Horrela, sintomatologia hori guztia murriztea lortzen da, eskolan eta etxean errendimendua eta arreta–gaitasuna hobetuta.
Beste tratamenduak ezagutu
Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.