Fototerapia optometrikoa
Zer da fototerapia optometrikoa?
Fototerapia optometrikoa begien bitartez argi– edo kolore–aplikazioa erabiltzen duen zientzia okularraren adarra da.
Garuneko biokimika ikusmen–sistemaren bidez estimulatzen du, erretina eta zenbait garun zentro, hala nola hipotalamoa, guruin pineala eta nerbio-sistema autonomoa, zuzenean konektatuz.
fototerapia optometrikoaren helburua da nerbio–sistema autonomoa ikusmen–ibilbidearen bidez orekatzea.
fototerapia optometrikoa 1920. urtean hasi zen arrakastaz erabiltzen, Harry Riley Spitler eta beste optometrista amerikar batzuen eskutik, ikusmen–disfuntzioak tratatzeko: estrabismoa, anbliopia, begiko trebetasun motorren arazoak, moldaera-arazoak eta ikusmen binokularrekoak, eta estres eta traumatismoen albo-ondorioak.
Geroago, Robert M. Kaplan (1983) eta Jacob Liberman (1986) doktoreak ohartu ziren ikaskuntza–arazoak zituzten haurrek eta ikusmen–estresa jasaten zuten helduek murriztua zutela haien ikusmen periferikoaren sentiberatasuna, eta horrek kalte egiten ziola begien bidez prozesa zezaketen informazio-kantitateari.
Frogatu zuten fototerapia optometrikoa egin ondoren hobetu egiten zirela ikusmen periferikoa, ikusmen–trebetasunak, oroimena, jokabidea, aldartea, lorpen akademikoak eta errendimendua oro har.
Zer arazo-mota tratatu eta hobetu daiteke fototerapia optometriko bidez?
fototerapia optometrikoa oso eraginkorra da ondoko arazo hauek tratatzeko:
- Buruko eta begietako mina
- Irakurtzeko azkartasuna eta ulermen–arazoak
- Ikusmenezko arreta–defizita
- Ikaskuntza–arazoak
- Begiko trebetasun motorren arazoak, moldaera-arazoak eta ikusmen binokularrekoak
- Estrabismoak
- Anbliopiak
- Ikusmenarekin eta ikusmen–estresarekin loturiko jokabidezko arazoak
- Garun-lesioak
Nola egiten da?
Fototerapia bakarrik edo beste terapia–mota batzuekin konbinatuta egin daiteke; esaterako, hartutako ikusmen–trebetasunak hobetzeko eta automatizatzeko ikusmen entrenamenduarekin konbinatuta.
Tratamenduari ekin aurretik, azterketa optometrikoa, begi-ninien ebaluazioa eta kolorearen eta mugimenduaren aurreko eremu funtzionalen ebaluazioa egiten dira.
Ondoren, lehenbiziko iragazkia hautatu eta, terapia egin ostean, berriz ebaluatzen da, haren eraginkortasuna egiaztatzeko.
Iragazki egokia aurkitutakoan, tratamendua 10-20 minutuko 20 saiotan datza, eta berriz ebaluatzeko azterketak 8. eta 20. saioen ondoren egiten dira.
Tratamenduan 2 hilabete eman ondoren, berriz ebaluatzen dira ikusmen–eremuak zein azterketa optometrikoa, emaitzak denboran mantentzen direla egiaztatzeko.
Kasu gehienetan, 20 saio aski izaten dira; baina, kasu batzuetan, saio gehiago beharko dira.
Beste tratamenduak ezagutu
Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.