Estimulazio neuroauditiboa


Zer da estimulazio neuroauditiboa?

Estimulazio neuroauditiboa egiteko programaren helburua da entzumenaren ibilbidea heldu bihurtzea, jasotzen ditugun entzumen bidezko estimuluak egoki prozesatu ahal izateko.

Estimulazio neuroauditiboa bitarteko informatikoen bidez maiztasunak eta bolumena aldatuak dituen musika entzutean datza. 

Horren guztiaren helburu da hipersentiberatasunak murriztea, zaratek ez dezaten eragozpenik sortu, entzuketa normalizatzea hiposentiberatasunetan (handituta), eta, arretari eusteko, zentzumeniragaztea hobetzea.


Noiz gomendatzen da?

Entzumenaren estimulazio bidezko terapia bati ekin aurretik, audiometria bat egin behar da, eta, gainera, kontuan hartu behar ditugu pertsonak dituen sintomak eta eguneroko bizimoduan izaten duen jokabidea, entzumenprozesamendu zentraleko arazoren baten adierazle izan baitaitezke

Audiometriarekin entzumenmailak baloratuko dira.

Zenbait frekuentziatan hiper eta hiposentiberatasunik ba ote dagoen, entzumen-diskriminazioaren kalitatea, entzumenprozeduraren abiadura, soinuiturriak kokatzeko gaitasuna eta entzumenlateralitatearen berri emango digu, besteak beste.

Entzumenarazo bat dagoela susmarazi diezaguketen sintomak ondoko hauek dira:

  • Haurtzaroan otitisak behin eta berriz izana
  • Hitz egiteko eta ahoskatzeko arazoak
  • Entzuteko eta ahozko informazioa gogoratzeko zailtasunak.
  • Kontzentratzeko arazoak. 
  • Oroimen-arazoak. 
  • Irakurtzeko eta idazteko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak.
  • Soinu eta hitz batzuekin nahastea. Behar bezala ahoskatzeko zailtasunak.
  • Sekuentziaaginduak betetzeko zailtasunak. 
  • Eskolaerrendimendua gaitasuna baino baxuagoa
  • Erantzunak motel ematea. 
  • Jarrera-asalduak (hiperaktibitatea, oldarkortasuna, arretaarazoak…).
  • Entzumen mingarria.
  • Aldarte-asalduak (antsietatea, depresioa…)
  • Akufenoak  (txistuak…) 


Zertan datza terapia?

Estimulazio neuroauditiboak zentzumenen estimulazioaren hiru oinarriak betetzen ditu: maiztasuna, intentsitatea eta iraupena. 

Hori dela eta, 10 saio (maiztasuna) egiten dira, bolumen egokia (intentsitatea) erabiliz 45 minutuz (iraupena). 

Saio bakoitzean, musika kontu handiz aukeratzen da, frekuentziamaila zabala ziurtatzeko. Haurraren belarrira heltzean, musika moldatuta dago zenbait iragazkitatik pasatu delako, eta tartean zenbait soinu iragazi dira, nahi den efektua lortzeko. 


Zer hobekuntza lor dezakegu?

  • Zaratak hain gogaikarriak ez izatea
  • Erantzunaren abiadura handitzea
  • Arreta hobetzea
  • Hiperaktibitatea murriztea
  • Kontzentrazioa hobetzea ariketak egiteko orduan
  • Irakurtzeko abiadura handitzea
  • Hizkeraren kalitatea zein kantitatea hobetzea
  • Oihuak murriztea eta ahots-bolumena jaistea
  • Jokabidea eta harreman sozialak hobetzea

Emaitzak, kasu batzuetan, estimulazioa gauzatu eta berehala hasten dira antzematen. Halere, emaitza garrantzitsuenak estimulazioaren osteko 2. eta 5. hilabeteen artean hasten dira ikusten. 

Horren arrazoia da entzuketa aldatu egin dugula, haurrak egokitu beharko duen horretara eta entzumen berriarekin entzuten ikastera normalizatuta.

Beste tratamenduak ezagutu

Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.

Hitzorduak telefonoz soilik

946 22 50 99

622 132 198

Non gaude

Arkaraz Kalea, 3, 48240 BERRIZ

© 2020 SORLAND.

Request Appointment

[contact-form-7 404 "Not Found"]