KEINU OPTOMETRIA ZENTRUA

Tratamenduak

Ohiko tratamenduez gain —betaurrekoak (errefrakziozkoak eta errefrakzio gabeak), ukipen-lenteak eta prismak, badaude beste terapia-mota batzuk ere, zeinak beren artean konbinatuta oso eraginkorrak baitira arestian aipatutako arazoak tratatzeko.

Egiten ditugun terapiak ondoko hauek dira:

Ikusmen-terapia

Zer da ikusmen-terapia?

Ikusmen-terapia prozedura kliniko bat da; konpentsazio optikoz konpondu ezin izan diren ikusmen-arazoak hobetzeko eta sendatzeko erabiltzen da.

Norentzat da?

Ikusmen-trebetasunak murriztuak dituzten edo aurkezten zaizkien ikusmen-eskariak baino trebetasun txikiagoak dituzten eta konpentsazio optikoz konpondu ezin diren sintomatologia eta eskola- zein lan-errendimendu urria dituzten paziente guztientzat (haurrak, gazteak eta helduak).

Nola funtzionatzen du?

Esan bezala, ikusmena ikasi egiten den prozesu neuronala da; beraz, berrezi egin daiteke.

Hori da ikusmen-terapiaren helburua: pertsonari irakastea bere ikusmena egoki erabiltzen, bai eta ikusmen-eraginkortasuna eta ikusmen bidezko informazioaren gaitasuna eta prozesamendua hobetzen ere, horrela informazio hori hobeto hautemateko, prozesatzeko eta ulertzeko.

Azterketa optometrikoan eskuraturiko emaitzen eta pazientearen ikusmen-beharren arabera, ariketa-programa pertsonalizatua prestatzen dugu murrizturiko trebetasun horiek ahalik eta gehiena hobetzeko eta indartzeko eta gainerako zentzumenekin integratzeko.

De esta manera conseguiremos mejorar la eficacia del sistema visual y mejorar el rendimiento escolar, laboral y deportivo reduciendo o eliminando los síntomas iniciales.

Nola egiten da?

Terapia hainbat ariketa egitean datza: astean behin kontsultan 40-60 minutuz, eta egunero etxean 25 bat minutuz.

Programaren iraupena ikusmen-arazoaren eta jartzen diren helburuen araberakoa izango da.

Zer trata dezakegu?

Trata ditzakegun arazoak ondoko hauek dira:

  • Errefrakzio-arazoak
  • Begiko trebetasun motorren arazoak
  • Moldaera-arazoak
  • Arazo binokular ez-estrabikoak
  • Anbliopia edo begi alferra
  • Estrabismoa
  • Ikaskuntza-arazoak

Syntonic fototerapia optometrikoa

Zer da syntonic fototerapia?

Syntonic fototerapia begien bitartez argi- edo kolore-aplikazioa erabiltzen duen zientzia okularraren adarra da. Garuneko biokimika ikusmen-sistemaren bidez estimulatzen du, erretina eta zenbait garun zentro, hala nola hipotalamoa, guruin pineala eta nerbio-sistema autonomoa, zuzenean konektatuz. Syntonic fototerapiaren helburua da nerbio-sistema autonomoa ikusmen-ibilbidearen bidez orekatzea.

Syntonic fototerapia 1920. urtean hasi zen arrakastaz erabiltzen, Harry Riley Spitler eta beste optometrista amerikar batzuen eskutik, ikusmen-disfuntzioak tratatzeko: estrabismoa, anbliopia, begiko trebetasun motorren arazoak, moldaera-arazoak eta ikusmen binokularrekoak, eta estres eta traumatismoen albo-ondorioak. Geroago, Robert M. Kaplan (1983) eta Jacob Liberman (1986) doktoreak ohartu ziren ikaskuntza-arazoak zituzten haurrek eta ikusmen-estresa jasaten zuten helduek murriztua zutela haien ikusmen periferikoaren sentiberatasuna, eta horrek kalte egiten ziola begien bidez prozesa zezaketen informazio-kantitateari. Frogatu zuten syntonic fototerapia egin ondoren hobetu egiten zirela ikusmen periferikoa, ikusmen-trebetasunak, oroimena, jokabidea, aldartea, lorpen akademikoak eta errendimendua oro har.

Zer arazo-mota tratatu eta hobetu daiteke syntonic bidez?

Syntonic fototerapia oso eraginkorra da ondoko arazo hauek tratatzeko:

  • Buruko eta begietako mina
  • Irakurtzeko azkartasuna eta ulermen-arazoak
  • Ikusmenezko arreta-defizita
  • Ikaskuntza-arazoak
  • Begiko trebetasun motorren arazoak, moldaera-arazoak eta ikusmen binokularrekoak
  • Estrabismoak
  • Anbliopiak
  • Ikusmenarekin eta ikusmen-estresarekin loturiko jokabidezko arazoak
  • Garun-lesioak

Nola egiten da?

Fototerapia bakarrik edo beste terapia-mota batzuekin konbinatuta egin daiteke; esaterako, hartutako ikusmen-trebetasunak hobetzeko eta automatizatzeko ikusmen terapiarekin konbinatuta. Tratamenduari ekin aurretik, azterketa optometrikoa, begi-ninien ebaluazioa eta kolorearen eta mugimenduaren aurreko eremu funtzionalen ebaluazioa egiten dira. Ondoren, lehenbiziko iragazkia hautatu eta, terapia egin ostean, berriz ebaluatzen da, haren eraginkortasuna egiaztatzeko. Iragazki egokia aurkitutakoan, tratamendua 10-20 minutuko 20 saiotan datza, eta berriz ebaluatzeko azterketak 8. eta 20. saioen ondoren egiten dira. Tratamenduan 2 hilabete eman ondoren, berriz ebaluatzen dira ikusmen-eremuak zein azterketa optometrikoa, emaitzak denboran mantentzen direla egiaztatzeko. Kasu gehienetan, 20 saio aski izaten dira; baina, kasu batzuetan, saio gehiago beharko dira.

Erreflexu primitiboak

Zer dira erreflexu primitiboak?

Hainbat erantzun estereotipatu eta automatiko dira, zeinak etapa fetalean garatzen hasten baitira eta jaiotzetik hor egoten baitira haurrari ingurune berriari egokitzen laguntzeko eta geroagoko trebetasun motorrak eskuratzeko aukera emateko.

Erreflexu primitiboek agertu, beren funtzioa bete eta mugimendu-eredu zehatzagoetan integratu behar dute; azken horiei jarrerazko erreflexu deritze. Erreflexu horiek jaio eta 6-12 hilabetera mantendu egiten badira, aberranteak dira eta nerbio-sistema zentralaren heldutasunik eza adierazten dute; horrek ondoko hauek eragin ditzake: jarrera-nahasteak, koordinazio motorrarenak (lodia eta fina), arreta- eta ikaskuntza-arazoak (irakurtzeko eta idazteko zailtasunak nabarmendu daitezke) eta jokabidezko arazoak, geldirik egoteko zailtasuna dela eta.

Bizitzako lehen hilabeteetan, haurrak aldi berean lantzen ditu garapen motorra eta ikusmen-trebetasunen garapena, eta erreflexu primitibo horiek paraleloki integratzen ditu. Haurrak ez badu garapen motor egokia egiten, ikusmen-trebetasunen garapenak kalteak jasango ditu. Horregatik da komenigarria garapen motor hori egoki ebaluatzea (trebetasun motorrak nahiz erreflexu primitiboak), oso oinarri garrantzitsua baita ikusmen-arazoen tratamendurako.

Mugimendu erritmiko bidezko terapia eta erreflexu primitiboak integratzeko terapia

Bi terapiak garapen motorraren tratamendu-planaren barruan erabiltzen dira, trebetasun motorren eta orekaren gaineko kontrol automatikoa eta erantzun automatikoen inhibizioa lortzeko. Horrela, sintomatologia hori guztia murriztea lortzen da, eskolan eta etxean errendimendua eta arreta-gaitasuna hobetuta.

Estimulazio neuroauditiboa

¿Zer da estimulazio neuroauditiboa?

Estimulazio neuroauditiboa egiteko programaren helburua da entzumenaren ibilbidea heldu bihurtzea, jasotzen ditugun entzumen bidezko estimuluak egoki prozesatu ahal izateko.

Estimulazio neuroauditiboa bitarteko informatikoen bidez maiztasunak eta bolumena aldatuak dituen musika entzutean datza. Horren guztiaren helburu da hipersentiberatasunak murriztea, zaratek ez dezaten eragozpenik sortu, entzuketa normalizatzea hiposentiberatasunetan (handituta), eta, arretari eusteko, zentzumen-iragaztea hobetzea.

Noiz gomendatzen da?

Entzumenaren estimulazio bidezko terapia bati ekin aurretik, audiometria bat egin behar da, eta, gainera, kontuan hartu behar ditugu pertsonak dituen sintomak eta eguneroko bizimoduan izaten duen jokabidea, entzumen-prozesamendu zentraleko arazoren baten adierazle izan baitaitezke.

Audiometriarekin entzumen-mailak baloratuko dira. Zenbait frekuentziatan hiper eta hiposentiberatasunik ba ote dagoen, entzumen-diskriminazioaren kalitatea, entzumen-prozeduraren abiadura, soinu-iturriak kokatzeko gaitasuna eta entzumen-lateralitatearen berri emango digu, besteak beste.

Entzumen-arazo bat dagoela susmarazi diezaguketen sintomak ondoko hauek dira:

  • Haurtzaroan otitisak behin eta berriz izana
  • Hitz egiteko eta ahoskatzeko arazoak
  • Entzuteko eta ahozko informazioa gogoratzeko zailtasunak.
  • Kontzentratzeko arazoak.
  • Oroimen-arazoak.
  • Irakurtzeko eta idazteko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak.
  • Soinu eta hitz batzuekin nahastea. Behar bezala ahoskatzeko zailtasunak.
  • Sekuentzia-aginduak betetzeko zailtasunak.
  • Eskola-errendimendua gaitasuna baino baxuagoa.
  • Erantzunak motel ematea.
  • Jarrera-asalduak (hiperaktibitatea, oldarkortasuna, arreta-arazoak…).
  • Entzumen mingarria.
  • Aldarte-asalduak (antsietatea, depresioa…)
  • Akufenoak (txistuak…)

Zertan datza terapia?

Estimulazio neuroauditiboak zentzumenen estimulazioaren hiru oinarriak betetzen ditu: maiztasuna, intentsitatea eta iraupena. Hori dela eta, 10 saio (maiztasuna) egiten dira, bolumen egokia (intentsitatea) erabiliz 45 minutuz (iraupena). Saio bakoitzean, musika kontu handiz aukeratzen da, frekuentzia-maila zabala ziurtatzeko. Haurraren belarrira heltzean, musika moldatuta dago zenbait iragazkitatik pasatu delako, eta tartean zenbait soinu iragazi dira, nahi den efektua lortzeko.

Zer hobekuntza lor dezakegu?

  • Zaratak hain gogaikarriak ez izatea
  • Erantzunaren abiadura handitzea
  • Arreta hobetzea
  • Hiperaktibitatea murriztea
  • Kontzentrazioa hobetzea ariketak egiteko orduan
  • Irakurtzeko abiadura handitzea
  • Hizkeraren kalitatea zein kantitatea hobetzea
  • Oihuak murriztea eta ahots-bolumena jaistea
  • Jokabidea eta harreman sozialak hobetzea

Emaitzak, kasu batzuetan, estimulazioa gauzatu eta berehala hasten dira antzematen. Halere, emaitza garrantzitsuenak estimulazioaren osteko 2. eta 5. hilabeteen artean hasten dira ikusten. Horren arrazoia da entzuketa aldatu egin dugula, haurrak egokitu beharko duen horretara eta entzumen berriarekin entzuten ikastera normalizatuta.

Telefono
94 622 50 99
Fax:
94 622 50 99
email
keinu.o.z@hotmail.com
/ lege oharra /
Kalea
Arkaraz, 3
Kode Postala
48240
Herria
BERRIZ
Herrialdea
(BIZKAIA)