KEINU OPTOMETRIA ZENTRUA

Ikaskuntza

Goi-mailako ikaskuntza (irakurketa, idazketa, matematikak) egin ahal izateko, haurrak egoki burutua izan behar du ondoko esparru hauen garapena:

Garapen motorra:

haur batek bere bizitzako lehen urtean egiten duen garapen motorra bizitza osoko garrantzitsuena da, eta izugarrizko eragina izango du geroko garapen osoan. Mugimenduak eragin antolatzailea dauka nerbio-sistema zentralean, bai zentzumenetan (ikusmena, entzumena, ukimena...), bai oreka-sisteman.

Beraz, garapen motorra haurraren garapen neuronalaren oinarria da, eta haren mende egongo da umearen garun-heldutasuna. Horregatik da oso garrantzitsua garapen motorraren azterketa egokia egitea, oinarrizko arazorik dagoen baloratzeko, hala nola integratu gabeko erreflexu primitiboak edo eskola-errendimendua zailtzen duten lateralitate-arazoak.

Ikusmenaren garapena:

ikusmen-trebetasunen garapena oso lotuta dago garapen motorrarekin, eta garapen honen mende egongo da ikusmen bidez aurkezten zaion informazioa jasotzeko eta prozesatzeko haurrak duen trebetasuna.

Entzumenaren garapena:

entzumenezko pertzepzioaren garapen egokia ezinbestekoa izango da hizkuntza, oroimena eta arreta eskuratzeko, eta irakurketa eta idazketa erraztuko ditu.

Hiru tresna horien konbinazioa da ikaskuntzaren oinarria; izan ere, irakurketaren eta idazketaren mailako eskola-eginkizunak egiteko eta arreta eginkizun horietan jartzeko beharrezko trebetasunak garatzeko aukera emango du.

Telefono
94 622 50 99
Fax:
94 622 50 99
email
keinu.o.z@hotmail.com
/ lege oharra /
Kalea
Arkaraz, 3
Kode Postala
48240
Herria
BERRIZ
Herrialdea
(BIZKAIA)