KEINU OPTOMETRIA ZENTRUA

Egiten ditugun azterketak

Ikusmen-sistemaren funtzionamenduaren balorazio zuzena egiteko, azterketa osoa egiten dugu, ondoko atal hauetan banatuta:

Ikusmen-eraginkortasunaren azterketa

Azterketa optometriko osoa egiten da, pazientearen ikusmen-trebetasunak eta eskatzen zaiona bat datozen baloratzeko.

Hauek baloratzen ditugu: urruneko eta hurbileko ikusmen-zorroztasuna, errefrakziozko egoera, begiko trebetasun motorrak, moldaerari dagozkionak eta ikusmen binokularra.

Ikusmen bidezko informazioaren pertzepzioaren eta prozesamenduaren azterketa

Azterketa psikomotorra::

Alor hauek baloratzen ditugu: garapen motorra (hertsiki lotuta baitago ikusmen-garapenarekin) eta trebetasun bisuoespazialak, alegia, lateralitatea, norabidetasuna eta aldebiko integrazioa.

Pertzepzio-errendimenduaren azterketa:

Ebaluatzen ditugu ikusmenezko pertzepzio motorra zein motorra ez dena, eta, besteak beste, begi-esku koordinazioa, ikusmenezko oroimena, irudi-hondoa…

Audiometria funtzionalaren azterketa

Hiper eta hiposentiberatasuna hautemateko egiten da balorazio hau, gerta bailiteke hizkeraren, arretaren, kontzentrazioaren eta irakurketa eta idazketaren garapenean eragina izatea.

Horrekin guztiarekin, pazientearen ikusmen-egoeraren balorazio orokorra egiten dugu, bai eta diagnostikoa ere, eta, behar izanez gero, tratamendu egokia bilatzen dugu.

Erreflexu primitiboen ebaluazioa

Haurraren garapen motorrean eragiten ari diren eta ikaskuntzan ondorioak dituzten integratu gabeko erreflexu primitiboak eta garatu gabeko jarrerazko erreflexuak dauden antzemateko egiten dugu ebaluazio hau.

Horrekin guztiarekin, pazientearen ikusmen-egoeraren balorazio orokorra egiten dugu, bai eta diagnostikoa ere, eta, behar izanez gero, tratamendu egokia bilatzen dugu.

Telefono
94 622 50 99
Fax:
94 622 50 99
email
keinu.o.z@hotmail.com
/ lege oharra /
Kalea
Arkaraz, 3
Kode Postala
48240
Herria
BERRIZ
Herrialdea
(BIZKAIA)